Naturarekiko errespetua
“Natura” pentsatzen dugunean landarez betetako baso bat etortzen zaigu burura. Baina gaur egun deforestazioaren edo euri azidoaren erruz basoak suntsituta daude.
| Horrelako paisai asko ikus ditzakegu deforestazioaren erruz. |
Animaliak ehizatzen ditugu. Batzuk arrazoiarekin ehizatzen dituzte, elikatzeko. Baina beste batzuk gozatzeko bakarrik ehizatzen dituzte, hau da, ezertarako. Denbora pasa honek animali asko desagertzera eraman ditu. Gehienek pentsatuko dute lagungarria dela naturarentzat animali mota bakoitzetik ale gutxiago egotera, baina, ez da ala. Animaliak ere bizitzeko ohituta egon daitezke beste animali mota batez elikatzera. Gero eta gutxiago badaude, beraien bizimodua pixka bat aldatuko da. Baina aldaketa txiki hori gero eta gehiago handituko da, animalien bizitzarako aldaketa ikaragarri bat sortu arte.
| Hegazti asko ehizatzen dituzte. |
Baina ehiza ez da honen errudun bakarra, berotze globala eta kutsadurak ere honetan parte hartzen dute.
Orain ere animali asko desagertzen ari dira. Gehienbat ehizaren erruz (atun gorria, elefante Asiatikoa, tigrea, jaguarra, hartz panda…) baina bizilekua kendu diegulako ere asko ari dira desagertzen (elurretako lehoinabarra, tigrea, carey dortoka…) eta poloetako animaliak desagertzen ari dira berotze globalaren erruz (hartz polarrak, Magallaneseko pinguinoak…).
| Ahate bat plastiko batean arrapatuta. |
Kutsadurak ere animali asko desagerrarazi ditu. Noizbait ikusi izango duzue animaliaren bat plastiko batean arrapatuta.
Gizakiak eta animaliak antzekotasunak ditugu. Adibidez gizakien artean razismoa ikus ditzakegu. Baina animalien artean ere horrelako gauza bat gertatzen dela esan dezakegu. Ez ditugu berdin tratatzen zakur arraza desberdinak.
Adibidez, chiwawa bat oso ongi tratatzen dugu. Baina galgoak, berriz, lasterketak egitera behartzen ditugu.
| Kaleko txakur bat, zauriz josia. |

Baina, beste gauza batengatik oso ezberdinak gara. Animali gehienak elkarren artean zaintzen dira eta ongi moldatzen dira.
![]() |
| Behi bat bi bildotxei esnea ematen |
Animaliaz aparte gure ingurumenean ikus ditzakegun paisaiak ere kutsatzen ditu; bere definizioak esaten duen bezala kutsadura “ingurumenean isurtzen diren substantzia kaltegarriengatik jasaten duen degradazioa” da.
Honen erruduna, noski, gizakia da (Autoen eta fabriken keak, zaborra…).
Ozeano Barean ikus dezakegun zaborrezko irla adibide garrantzitsu bat da. Zaborrezko irla esaten diote zaborrezko eremu honi, baina ez da hala. Zaborrezko irla ozeano gainean flotatzen dagoen plastiko eta hondakin multzoa da.
| Foka bat zabor artean arrapatuta |
Hainbeste zabor pilatzearen arrazoia pentsatzea zaila da, irla moduko horretako metro karratu bakoitzeko 5,1 kg plastiko daudela jakinda. Baina ongi pentsatzen badugu, konturatuko gara guk ere sorrarazi dugula arazo hau. Uretara botatzen dugun zaborra itsasora joaten baita eta itsasontzietatik botatzen den zabor guztia ere hara joaten da.
Honek animaliei ere arazo larriak sortu dizkiete: itsasoko animaliek beraien bizilekua zikina izango dute eta hegaztiak plastikoa arrainekin nahasten dute. Horrelako gauzengatik animali asko hiltzen dira.
Kutsadurak ere negutegi efektu sortu du. Negutegi efektuak geruza bat sortzen du Lurrean. Horregatik, eguzkiaren izpiak Lurrean arrapatuta geratzen dira eta honek tenperatura igoera bat eragiten du. Horri Berotze globala deitzen zaio eta hori da poloak urtzearen erruduna. Jende askok klima aldaketa hau naturala dela esaten du (glaziazioa izan zen bezala).
Petrolioak ere kutsatzen du. Marea beltza leku askotan entzun ohi izan da. Marea beltza petrolioa garraiatzen duen itsasontzi batetik petrolioa itsasora isurtzean gertatzen da. Petrolioak itsasoko urak baino dentsitate gutxiago duenez, uraren gainean zabaltzen da, animali askoren bizilekua zapuzten du eta askoren biziarekin bukatzen du.
Ikus ditzakegunez, arazo hau gizakiak urte askotan izan dituen akats askoren emaitza da eta horregatik hau konpontzera oso zaila izango da. Baina, arazo honen ondorioak gutxitzeko gauza asko egin ditzakegu: zaborra zaborrontzietara bota eta ez lurrera, birziklatu, autoa erabili ordez garraio publikoak edo bizikletak erabili, fabrika gutxiago eraiki, gutxiago ehizatu eta azkenik, zuhaitz gutxiago moztu eta gehiago landatu.
Natura gure onura da eta horregatik errespetatu egin behar dugu.
Uxue, Paula eta Eneritz

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina