Naturarekiko errespetua “Natura” pentsatzen dugunean landarez betetako baso bat etortzen zaigu burura. Baina gaur egun deforestazioaren edo euri azidoaren erruz basoak suntsituta daude. Horrelako paisai asko ikus ditzakegu deforestazioaren erruz. Animaliak ehizatzen ditugu. Batzuk arrazoiarekin ehizatzen dituzte, elikatzeko. Baina beste batzuk gozatzeko bakarrik ehizatzen dituzte, hau da, ezertarako. Denbora pasa honek animali asko desagertzera eraman ditu. Gehienek pentsatuko dute lagungarria dela naturarentzat animali mota bakoitzetik ale gutxiago egotera, baina, ez da ala. Animaliak ere bizitzeko ohituta egon daitezke beste animali mota batez elikatzera. Gero eta gutxiago badaude, beraien bizimodua pixka bat aldatuko da. Baina aldaketa txiki hori gero eta gehiago handituko da, animalien bizitzarako aldaketa ikaragarri bat sortu arte. Hegazti asko ehizatzen dituzte. Baina ehiza ez da honen errudun bakarra, berotze globala eta kutsadurak ere hon...